Ariznabarretak hirugarren urtez jarraian irabazi du Berako proba

Anboto 2016ko api. 18a, 10:11

Oier Ariznabarreta Berako helmugara heltzen.

2011tik hona Berako mendi lasterketako podiumean izan da Ariznabarreta eta azken hiruretan koskarik gorenean.

Kilometro bertikalen zirkuituari aurre egiteko prest eta sasoian dagoela erakutsi zuen atzo Oier Ariznabarretak. Berako mendi maratoi erdia irabazi zuen (1.40.16) eta lau minututik gorako aldea atera zion Joxe Amunarriz bigarren sailkatuari: 1.44.39. Azken sei urteetan Berako podiuma zapaldu du. 2011tik 2014ra Didier Zagoren atzetik. Harrezkero lehiatu diren hiru aldiak irabazi egin ditu.

Denboraldia krosean hasi zuen: Bizkaiko txapelketa irabazi ostean Durango Kirol Taldeari taldeka Euskadiko txapeldun geratzen lagundu zion. Ondoren, duatloietara igaro zen eta matxura mekaniko batek Espainiako txapelketako podiumetik aldendu zuen. Orain kilometro bertikalen zirkuitua lehiatzea du helburu.

Berako podiuma:

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!