Atara Zarata kultur elkartearen parte bilakatuko da Arte Bizia

Anboto 2016ko api. 12a, 17:50

Kultur zein gizarte arloko hainbat helburu partekatzen dituztela ohartuta, indarrak batzea erabaki dute Durangoko Atara Zarata eta Arte Bizia elkarte kulturalek.

Komunikabideetara bidali duten idatzian gogora ekarri dutenez, 2011n sortu zuten hemendik aurrera Atara Zarata ekimenaren parte izango den Arte Bizia elkartea. Txoribigun diziplinarteko ikuskizuna sortu zuten, eta hura taularatuz bildutako dirua lurrikara jasan berri zuen Haiti herrialdera bidali zuten. Marabatu batukada edo Las Durangas ikuskizuna ere Arte Bizia elkartetik sortutako ekimenak izan dira.

Atara Zarata elkarteak, berriz, Los insignificantes antzezlana estrenaitu aurkeztu zuen iaz, San Agustin kulturgunean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!