'Aundiya' filmaren grabaziorako, adin guztietako durangarrak behar dituzte

Anboto 2016ko apirilaren 13a

Durangon egingo dute, maiatzaren 15ean, Aundiya filmaren grabazioa, eta deialdia egin dute, grabazio horretan adin guztietako durangarren parte hartzea beharko dutela-eta. 

Parte hartu gura dutenek, aundiyabinahi@gmail.com helbidera honako datuok bidaltzea eskatu dute: beraien adina, argazkiak, eta telefono zenbakia.

Besteak beste, Loreak edo 80 Egunean filmak ekoitzi dituen Moriarti Produkzioak-eko lantaldea dago Aundiya film berri honen atzean, Jon Garaño zuzendaria, tartean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!