Muturreko egoeretan idatzitako literatura berbagai

Anboto 2016ko api. 11a, 10:00

Muturreko egoeretako literatura izenburuko berbaldi zikloa hartuko du Durangoko Arte eta Historia Museoak, apirileko hiru eguenetan. Apirilaren 7an hasi zen zikloa: Katixa Agirre idazleak eskaini zuen, Artearen Ezagupidea hitzaldi zikloen hamahirugarren edizioko lehenengo berbaldia. Zergatik idatzi zuen Anne Frankek eguneroko bat? galderari erantzun zion Agirrek Durangoko Museoko saioan.

Apirilaren 14an, Javier Mina idazle nafarra izango da Durangon berbaldia eskaintzera gonbidatuko dutena. Literatura y malditismo izenburuko hitzaldia eskainiko du Minak.

Jaime Azpiunza EHUko filosofia irakaslea izango da Artearen Ezagupidearen aurtengo zikloa itxiko duen hizlaria. Imre Kertész o la lengua exiliada berbaldia eskainiko du Azpiunzak. Kontzentrazio-esparru nazien lekuko eta kronista, eta literaturan Nobel sariduna izan zen Kertész, eta duela urte batzuk hura elkarrizketatu zuen Durangon berbaldia eskainiko duen Azpiunzak.

Durangoko Arte eta Historia Museoan izango dira hitzordu guztiak, 19:00etan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!