Ander Berrojalbizek 'Los herejes de Amboto' liburua aurkeztu du

Anboto 2016ko api. 7a, 18:00

Ander Berrojalbiz (Durango, 1983) musikari durangarrak Los herejes de Amboto izenburuko liburua idatzi du, eta gaur aurkeztu dute, Bilbon.

Pamiela argitaletxeagaz eman du argitara, Durangoko Arte eta Historia Museoaren babesagaz. Hain zuzen ere, Durangoko Museoan inauguratuko dute, bihar, 19:00etan, liburuko dokumentazioagaz osaturiko erakusketa. Maiatzaren 31ra arte egongo da erakusketa hori zabalik.

1500. urtean zentratu du Berrojalbizek liburuaren argitalpena ekarri duen azterketa, egilearen azalpenaren arabera, “Inkisizioak Durangon 40 lagun baino gehiago epaitu” eta “horietatik hamar emakume eta gizon bat sutan erail zituzten”  urtean. Berrojalbizek aipatzen duenez, XVI. mendeko transkripzio baten arabera, luterano izatea egotzita errepresaliatu zituen Inkisizioak.

XVI. mendeko dokumentu hori plazaratu du Berrojalbizek, eta bere “benetako esangura” mahaigaineratu. Akusazioa sasoi hartan anakronismoa litzatekeela uste du egileak: “luteranismoaren hastapenak 1516. urtekoak baitira”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!