'Esan' film laburrak irabazi du Zaping lehiaketa

Anboto 2016ko api. 4a, 09:25

Asteburuan hamar bat talde ibili dira Zapaburu gazte konpartsak antolatutako lehiaketan parte hartzen. Atzo egin zuten proiekzioa Plateruena kafe antzokian. Ainara Petite, Amaia Baseta, Antton Izagirre, Bidane Petralanda eta Garazi Bovedak sortutako lana izan zen garaile.

Partaideek 24 ordu zeuzkaten film laburrak sortzeko. Gaia gaizkiulertuak zen, objektua biribilgunea, eta esaldia Ai ama, horrek uliok!. Azkenean zazpi lan aurkeztu zituzten, eta Platerueneko ekitaldian eskaini zituzten. Jende ugari batu zen lanak ikusteko.

Gazteen aisialdian ondo pasatzeko eskaintza egitea da ekimenaren helburua. Hala ere, epaimahaiaren eta ikuslearen sariak egon ziren, eta afari bana lortu zuten irabazleek. Epaileentzat Esan izan zen film onena, eta publikoarentzat, 2 Rover.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!