Film labur bat 24 orduan ekoizteko erronka

Anboto 2016ko mar. 31a, 11:10

Parte-hartzaileek zapatuan 15:00etan film laburrean landu beharreko gaia jaso eta domekan aurkeztu beharko dituzte lanak, Plateruenean.

Zapaburu konpartsak 24 orduan film labur bat ekoizteko erronka proposatu du astebururako. Partaideek, zapatuan, apirilaren 2an, 15:00etan, film laburrean landu beharreko gaia jasoko dute, Plateruenean.
Partaideek 24 ordu izango dituzte, gehienez 8 minutuko iraupena duen film laburra grabatu eta muntatzeko. Domekan, 15:00tan aurkeztu beharko dute, Plateruenean. Lana pendrive edo memoria batean ekarri beharko dute, MPEG edo AVI formatuan. Lehiaketari amaiera emateko, filmen proiekzioa eta sari banaketa egingo dira, Antzokian bertan. Zapingen izena emateko azken eguna apirilaren 1a izango da, zapaburukonpartsa@gmail.com.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!