ZAP’ING film laburren lehiaketa, apirilaren 2an eta 3an, Plateruenean

Anboto 2016ko mar. 21a, 09:28

Zapaburu konpartsak 24 orduan film labur bat ekoizteko erronka proposatu du. Parte-hartzaileek apirilaren 2an, 15:00etan, film laburrean landu beharreko gaia jasoko dute Plateruenean.

Parte-hartzaileek apirilaren 2an, 15:00retan egon beharko dute Plateruenan, bertan gaia jaso eta lehiaketari hasiera emateko. 24 ordu izango dituzte gehienez 8 minutuko iraupena duen film laburra grabatu eta muntatzeko. Domekan, 15:00tan aurkeztu beharko dute Plateruenan bertan. Lana pen drive edo memoria baten ekarri beharko dute, MPEG edo AVI formatuan. Lehiaketari amaiera emateko filmen proiekzioa eta sari banaketa egingo dira Antzokian bertan. Zapingen izena emateko azken eguna apirilak 1a izango da.

Izena emateko helbidea: zapaburukonpartsa@gmail.com

 

 

ZAP´INGen irugarren edizioa izango da hau. Lehiaketa ereduaren inguruan ondorengo hausnarketa egin du Zapaburu konpartsak:

"Lehiaketa hitza ez litzateke aisialdi eredu propioa eta sorkuntza sustatu nahi dituen antolatzailearen hiztegian egon beharko, baina, aldatu beharrean, hitzaren interpretazio berri bat proposatzen dizuegu. Hau da, Zapingen parte hartu nahi izanez gero, lehiatu egin beharko zara. Lehiatuko zara, aisialdi kontsumitzaile izatetik sortzaile izateko, halaber zure aisialdiaren protagonista, zergatik ez? Lehiatuko zara, zure konfort gunetik irteteko: lotsak eta beldurrak gainditzeko, bidaideen (aurkarien) lotsak sentituz, ulertuz. Eta lehiatuko zara, zure sorkuntza armairuko kaxa ezkutuak zabaltzeko, konturatuz, gai berdinarekin hain lan desberdinak ikusiz, bakoitza sorkuntza mundu bat dela! Hori baita Zap’ing, zure sorkuntza mundu hori ezagutu eta islatzeko tresna".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!