Baqué Campos taldeak 13 fitxaketa egin ditu datorren denboraldirako

Anboto 2016ko mar. 22a, 10:57
Argazkia: Karlis Medrano

Baqué Campos taldeak 2016rako argazki ofiziala atera zuen atzo. Ondoren, lantalde berriaren aurkezpena egin zuten. Aurten 13 txirrindulari berri fitxatu ditu taldeak. Alex García taldearen zuzendariak dioenez, "ziur naiz kalitatea dugula aurrean egoteko”.

Baqué Campos taldeak 2016rako argazki ofizialak atera zituen atzo. Ondoren, lantalde berriaren aurkezpena egin zuten. Jose Maria Andres Durangoko Udaleko kirol arloko zinegotziak aurkezpenean nabarmendu duenez, “taldeak 38 urte daramatza filosofia jakin bat errespetatzen eta oinarrizko kirola eta talde lana lanzen”. Gazteekin lan egitea plazerra dela azaldu du Akier Legorreta Cafés Baquéko marketing arduradunak: “38 urte daramatzagu taldearekin, gizartearekin konprometituta”.

 

Alex García taldeaten zuzendariaren arabera, hasiera zaila izan da, taldean berrikuntza asko dituztelako, baina ziur naiz kalitatea dugula aurrean egoteko”.

 

Aurreko denboraldian taldean jardun zuten lau txirrindulari profesionaletara pasatu dira: Julen Amezketa (Southeast), Álvaro Trueba (Efapel) eta Alex Aranburu eta Gotzon Udondo (Euskadi-Murias).

 

Aurreko denboralditik sei txirrindularik jarraituko dute taldean:

 

  •  Txomin Juaristi 1995/07/20 Markina (Bizkaia)
  • Oskar Malatsetxebarria 1995/03/22 Munitibar (Bizkaia)
  • Gorka Ruiz 1996/09/20 Getxo (Bizkaia)
  • Juan Antonio López-Cózar 1994/08/20 Loja (Granada)
  • Gonzalo Andrés 1993/08/09 Oviedo (Asturias)
  • Diego Pérez 1996/12/17 Bilbao (Bizkaia)

13 fitxaketa berri egin dituzte:

  • David Lombardo (Hagens Berman U-23 ) 1996/03/22 Crystal Lake – Illinois (USA)
  • Edwin Leandro Arango (Coldeportes-Claro) 1995/04/18 San Rafael (Antioquia-Colombia)
  • Alexey Ryabkin (Infisport-Alavanet) 1993/11/23 Ekaterimburgo (Rusia
  • Vlad Dascalu (Iberobike-BH) 1997/12/17 Falticeni (Rumania)
  • Enol Costales (CC Colloto) 1994/04/25 Gijon (Asturias)
  • Ángel Fuentes (Specialized - Fundación Contador) 1996/11/05 Burgos
  • Marcos González (Diputación de León) 1996/12/10 Leon
  • Elías Ortíz (Bicicletas Rodríguez – Extremadura) 1995/02/12 Granada
  • Oskar Urkiola (Demo Bike) 1995/11/10 Leioa (Bizkaia)
  • Aitor Morales (Infisport-Alavanet) 1994/02/04 (Gasteiz)
  • Ismael Pascua (Ecotisa – Fundación Carlos Sanz Júnior) 1997/03/19Alcorisa (Teruel)
  • Iñigo Landaluze (Palacios-Elkar Kirolak Junior) 1997/04/23 Leioa (Bizkaia)
  • Iker Elortegi (Palacios-Elkar Kirolak Junior) 1997/10/07 Gatika (Bizkaia)
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!