Durangoko Museoan dago ikusgai Jesus Mari Arruabarenaren 'Ckristopagania' argazki erakusketa

Anboto 2016ko mar. 18a, 18:00

Gaur zabalduko dute Jesus Mari Arruabarrena argazkilariaren Ckristpagania argazki erakusketa, Arte eta Historia Museoan, eta apirilaren 3ra arte egongo da bertan ikusgai.

Inauterietan, herriko jaietan, Aste Santuan, erromerietan, eta gisako beste ospakizun tradizional batzuetan egindako argazkiak dira Arruabarren bilduma horretakoak. Duela hamabost urte inguru abiaturiko proiektua da Ckristpagania.

Lotsagabetasuna, espiritualtasuna zein penitentzia islatzen dute argazkiek. Arruabarrena argazkilariaren berbetan, "zerua eta lurra; jainkoa eta pertsonaren bizipoza jartzen ditu parez pare", besteak beste.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!