BIBE bizikletaren nazioarteko azoka Durangon egingo dute aurten

Anboto 2016ko mar. 17a, 14:17

2014an Barakaldoko BECen egindako lehen aldiko irudia (Argazkia: www.bibebike.com)

Landako Gunean izango da ekainaren 24tik 26ra.

Bizikletaren munduko BIBE azoka prestigiotsua Durangoko Landako Gunean egingo dute aurten, ekainaren 24tik 26ra, antolatzaileek sare sozialetan jakinarazi dutenez. Aurtengoa bigarren aldia izango da. Lehenengo aldia Barakaldoko BECen egin zuten eta 2014an egin zuten eta 18.000 lagun eta 100 bizikleta markatik gora batu zituen. Urte hartan, estatu mailako kirol ekitaldirik onenaren saria jaso zuen EventoPlus sarietan.

Azokaren harira, BIBE Transbizkaia iraupen-proba ere antolatuko dute: 180 kilometro eta 8 mendate —3.900 metroko desnibel positiboa— izango ditu proba zikloturistak. 120 kilometro dituen beste proba laburrago bat ere egongo da aukeran.  

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!