Mugibili kirol-jarduera fisikoen bilatzailea aurkeztuko dute gaur

Anboto 2016ko mar. 16a, 10:54

Kirol jarduerak aurkitzeko, Mugibili bilatzailea aurkeztuko dute, Durangoko udal liburutegian, arratsaldeko 18:30etan.

Mugibii bilatzailea nahi den kirol jarduera errazago aurkitzeko egina dago. Honek, hainbat iragazki eskaintzen ditu bilaketa mugatzeko, esaterako: kirol jarduera mota, tokia, nori zuzenduta dagoen eta zein hizkuntzatan eskainia den.

Hala ere, Mugibili ez da bilatzaile soil bat, honek aukerak ematen baititu iragarkiak jartzeko. Hau da, kirol-jarduera fisikoen antolatzaileei aukera ematen zaie beraiek eskaintzen duten zerbitzu hori Mugibiliren webgunean jartzeko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!