Psikologia, euskararen erabileran eragiteko tresna

Anboto 2016ko mar. 15a, 10:52

Zapatuan hizkuntza aktibismoagaz lotutako tailerra burutu zuten Durangon, Euskal Herrian Euskaraz elkartearen eskutik. Psikologiaren bidetik, egunerokoan euskaraz bizitzeko tresnak jaso zituzten, eta besteen erabileran zelan eragin ere aztertu zuten.

Aittu hedabideak egindako bideo honetan, tailerraren nondik norakoak azaltzen ditu Gemma Sangines psikologoak, eta bertan bizitako esperientzia kontatzen dute euskaltzale batzuek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!