'Kapulana bat zintzilik' aurkezteko saio bi eskainiko ditu Miren Amurizak, udal euskaltegian

Anboto 2016ko mar. 10a, 10:00

Udal Euskaltegiko Berbagunean eskainiko ditu Miren Amurizak emanaldiak: martxoaren 15ean (17:00etan) eta 16an (10:00etan) izango dira saioak, eta interesa duten guztiei egin diete entzutera joateko gonbidapena.

Udan Mozambike iparraldeko Marrupa eskualdean bost astez bizi izandakoa da Amurizaren Kapulana bat zintzilik emanaldiaren ardatza. Mundukide Fundazioaren nekazaritza kooperatiboko proiektuak bertatik bertara ezagutzeko aukera izan zuen Berrizko bertsolariak, eta esperientzia horretatik eta ondorengo gogoetatik sortu zituen Durangoko euskaltegiko ikasleei zein bertaratu gura duten guztiei eskainiko dizkien bertso eta ipuinak. Eider Eibarren ilustrazioekin osoturikoa da Kapulana bat zintzilik emanaldia.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!