La Noche Boluda antzerki zikloaren estreinaldia egingo dute, bihar

Anboto 2016ko mar. 9a, 11:00

Martxoaren 8ko Emakumeen nazioarteko egunaren harira antolatu dute La Noche Boluda antzerki emanaldiaren lehenengo hitzordua, Durangoko Sapuetxe Gaztetxean. Bihar, 21:00etan, izango da emanaldia.   

Batukandra taldeak eta Bilgune Feministak antolaturiko ekimena da martxoaren 10ean hasiko duten hau. "Hurbileko antzerkia, umoretsua eta freskoa" eskainiko du Cecilia Paganini aktore durangarrak ekimen horren barruan.

Aurrerantzean, hileko bi eguenetan emanaldia eskaintzea da zikloaren antolatzaileen asmoa. Eguenetan, pintxo-potearen osagarri edo alternatiba izango den ekintza kulturala da proposatzen dutena, ikuslegoa gozarazi eta barrearaztea helburu hartuta.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!