Durango Judo Taldeko sei kadete Euskadiko txapelketarako sailkatu dira

Anboto 2016ko mar. 7a, 11:35

Bizkaiko txapelketan domina irabazi duten Durango Judo Taldeko kadeteak

Bizkaiko txapelketan zortzi domina irabazi dituzte Durango Judo Taldeko gazteek eta hainbatek Euskadiko txapelketarako sailkapena lortu dute.

Apirilaren 10ean Euskadiko Judo Txapelketa jokatuko dute —oraindik tokia erabaki barik dago— eta kadete mailan Durango Judo Taldeak sei ordezkari izango ditu gutxienez. Bost judolarik asteburuan Etxebarrin jokatu den Bizkaiko txapelketan lortu dute sailkapena eta beste bat Euskadiko federazioak gonbidatu du iaz domina irabazi zuelako. Beraz, sei judolarik segurtatuta dute Euskadikoan parte hartzea, baina  gehiago izan daitezke, oraindik federazioak ez duelako jakinarazi Bizkaiko selekzioa nortzuk osatuko duten.

Etxebarriko txapelketan zortzi domina irabazi zituzten Durango Judo Taldeko kadeteek: Seyba Konare (urrea), Mikel Carretas (urrea), Daniel Grigore (zilarra), Ana Diez (zilarra), Eneko Diez (zilarra),  Jon Mikel Beltran (brontzea), Eneko Carballo (brontzea), eta Iker Perez (brontzea).

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!