Hamabi kanta instrumentaleko diskoa eman du 'Itsua'-k argitara

Anboto 2016ko mar. 7a, 10:00

Soviet Space Salad diskoa argitaratu du Arkaitz Cayado Itsua Beat Salad Records ekoiztetxe autogestionatuko kide eta musikari durangarrak. Diskoaren 50 ale kaleratu ditu.


Disko instrumentala da, eta sortzaileak azaldu duenez, “gizakiak espaziotik bidalitako lehenengo soinuen eta erritmo ilunen” uztarketatik sortutakoak dira Soviet Space Salad diskoko hamabi kantak. Egilearen “espazioarekiko liluratik”, eta “lehen errusiar esploratzaileak omentzeko” gogotik sortutako proiektua da.

Formatu digitalean zein fisikoan ipini du musikari durangarrak disko berria salgai: Beat Salad Records-en webgunearen bitartez entzun eta erosi ahalko da formatu digitalean, 4,99 euro ordainduta. Disko fisikoa erosteko eskaria ere webgune horretan egin ahalko da. Egileak azaldu du diskoaren 50 ale kaleratu dituela, 9,99 euroko prezioan. Ale bat erosten duenak, CDa ezezik, 3Dko poster bat, betaurrekoak eta txapa bat jasoko ditu.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!