Durango Kirol Taldea, lehen bizkaitarra Espainiako txapelketan

Anboto 2016ko mar. 2a, 17:20

Durango Kirol Taldekoak Madrilgo Espainiako txapelketan. (Argazkia: DKT)

Pasa den asteburuan, kluben arteko Espainiako txapelketa ospatu zen Madrilgo Zarzuela hipodromoan.

Durango Kirol Taldeak 14. postua lortu zuen sailkapenean, inoiz lorturiko posturik altuena. Gainera, Bizkaiako taldeen artean lehen sailkatua izan zen. Durangoko taldeko Oier Ariznabarreta, Aitor Mimenza, Julen Ozaeta eta Ibon San Miguelek lortu zituzten puntuak. Taldean oso pozik daude aurtengo ekitaldian lortutako emaitzekin.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!