EH Bilduk eskatutako informazio ekonomikoa eman beharko du alkateak, epailearen aginduz

Anboto 2016ko mar. 1a, 14:01

EH Bilduko zinegotziak, 2015eko prentsaurreko batean.

EH Bilduk 15 dokumentu eskatu zizkion Aitziber Irigoras alkateari, batez ere udaleko egoera ekonomikoa islatzen zutenak. Bilboko auzitegiko sententziak dioenez, alkateak dokumentu bakarra eman zion, eta horregatik, koalizioak salaketa sartu zuen epaitegian. Orain, epaileak arrazoia eman dio EH Bilduri.

Hala ere, Dani Maeztu zinegotziak sare sozialetan adierazi du oraindik ez dutela informazioa jaso. Gaineratu du "tristea" iruditzen zaiola talde politiko batek justiziara jo behar izatea informazioa eskatzeko. "Baina, zoritxarrez, hori da Durango Udaleko eguneroko ogia, traba eta oztopoak informaziorako eta partaidetzarako. Gugaz hori egiten badute, pentsa zelan tratatzen dituzten herritarrak".

Alkateak 15 eguneko epea dauka epaia errekurritzeko. Prozesuaren gastuak bere gain utzi ditu epaileak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!