6 milioitik gorako zorra ezkutatzea egotzi dio EH Bilduk EAJren gobernu taldeari

Anboto 2013ko eka. 6a, 09:05

EH Bilduk -Bildu eta Aralar- prentsaurrekoan adierazi du hedabide batzuetan agertutako datuak faltsuak direla. Horien arabera, udalak ez dauka zorrik

EH Bilduk -Bildu eta Aralar- prentsaurrekoan adierazi du hedabide batzuetan agertutako datuak faltsuak direla. Horien arabera, udalak ez dauka zorrik.

 

Bada,  EH Bilduk ohartarazi du 6 milioitik gorako zorra dagoela, udal kontu-hartzaileak hori esan diela. Gogor kritikatu du EAJ: “Ez dugu onartzen gezurrik esatea eta are gutxiago kudeaketa eskasa, oso eskasa, herritarrei ezkutatzea”. Zor hori Landako erakustazokaren eraikuntza eta mailegu birengatik ei da. Hainbat proiektu egiteko zorpetu, baina gero ez dituela aurrera eroan kritikatu du koalizioak. Datuetan dagoen alde horrek kezkatzen ditu koalizioko kideak, etorkizunean hainbat neurri jasan behar izatearen beldur. EH Bilduk esan du egoera horretatik datorrela 7 milioiko soberakina. “7 milioi horiek durangarrek benetan behar dituzten proiektuetan inbertitu behar dira”.

 

Egoera ekonomikoagaz jarraituta, esan dute EAJk ez daukala 2013ko aurrekontuak onartzeko intentziorik, luzapenagaz gestionatu eta horren ardura eurei botatzea gura duela.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!