Bilboko 'Musika-Música' jaialdian ariko dira Durangoko musikariak

Anboto 2016ko mar. 1a, 09:00

Eunate Zarrabeitia irakasleak zuzenduko du Bartolome Ertzillako orkestra.

Bilboko Udalak antolatzen duen Musika-Música jaialdian parte hartuko dute Durangoko Bartolome Ertzilla Kontserbatorioko eta Musika Eskolako Gazte orkestrek.

Eunate Zarrabeitia irakaslearen gidaritzapean ariko dira, martxoaren 4an, 19:30ean hasita, Cósima Kioskoan, eta Schubert eta Mendelsshon konpositorieen obrak interpretatuko dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!