Txomin Marañon Euskadiko txapeldun 3.000 metrotan

Anboto 2016ko ots. 29a, 10:05

Txomin Marañon podiumean

Durangaldea Running taldeko durangarra izan zen finalean 9 minututik jaitsi zen atleta bakarra.

Asteburuan pista estaliko Euskadiko atletismo txapelketa jokatu dute Donostian eta Txomin Marañon (Durangaldea Running) izan da protagonistetako bat. Euskadiko txapeldun geratu da 3.000 metrotan. Atletico San Sebastian taldeko Imanol Gonzalez eta biek borroka estua mantendu zuten. Lehenengo, Marañonek ondo eutsi zion Gonzalezen erritmoari eta, ondoren, proba amaitzeko itzuli erdi falta zela, durangarrak erasoa jo zuen, aurkaria atzean utzi eta bakarrik helmugaratzeko. Finalean 9 minututik jaitsi zen bakarra izan zen: 8.59.63.Urtarrilaren amaieran Euskadiko txapeldunorde geratu zen zen krosean, 23 urtez azpiko mailan.

Bidezabal taldeko Ainhoa Idoiaga ere podiumera igo zen. Hirugarren amaitu zuen 400 metrotan: 59.39. Lehen hiru sailkatuak ehuneneko berean geratu ziren.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!