Valladoliden jokatutako txapelketan, urrezko bi domina horiez gainera, brontzezko beste bi ere kolkoratu zituen 50 metroko proban eta erreleboetakoan. Azkenengo proba hori Lucia Jimenez, Sara Casado eta Aiala Garro taldekideekin batera irabazi zuen.
Martinezentzat aurtengoa ez da estatuan dominak irabazten dituen lehenengo aldia. Aurretik ere erakutsi izan ditu bere dohainak Espainiako txapelketan. Esaterako, iaz ere, txapeldun geratu zen 100 metroko oztopodun proban.