Durangoko margo akademia horretan azken urteetan ikasi duten 80 bat ikasleren lana da Ezkurdiko udal aretoko erakusketan bildutakoa: eskola horretan ikasten dituzten askotariko tekniken, materialen eta gaien isla da bildumakoa. Erretratuak daude, Durangoko eta eskualdeko paisaien irudiak, bodegoiak, abstrakzio ukitua duten koadroak, eskulanak... Kurutziaga margo akademian ikasitako tekniken bitartez bertako ikasleek urteetan landutako askotariko margolanak dira erakusketakoak.