Durangoko 15 urtez azpiko taldeko kideak Josu Aiartzaguena, Aimar Aiartzaguena, Ander Iturbe, Leire Bazan eta Deniba Konare izan ziren. Bost judolariek, urrezko domina bana irabazi zuten. Proba hau, datorren apirilean ospatuko den Euskadiko txapelketarako baliagarria izan da. Garaipen hauekin Bizkaiko sailkapenean lehen postua lortu du dagoeneko taldeak, honekin batera Euskadiko txapelketatarako partaidetza bermatuz.
Judo taldeko entrenatzaile den Iñaki Salas gustora agertu da lortutako emaitzekin, “Gure judolarien maila teknikoa hobetzeaz gain, klubarekin duten konpromezua indartu nahi dugu, hau baita emaitza onekin jarraitzeko bidea”, azpimarratuz.