Jaialdiaren antolatzaileek aurreratu dutenez, iaz ez bezala, aurten, ez da egunean bertan sarrerak eskuratzeko aukerarik izango. Iaz baino entzule gehiago espero dituzte aurtengo 40 Minutu Rock jaialdian.
Musikazale esparru zabal baten gustoa asetzeko moduko kartela osatu dute, aurten ere, 40 Minutu Rock jaialdiaren antolatzaileek. Euskal Herriko pop rock eszenaren erakusle diren hamabi talde ariko dira, 10:30etatik 02:30era, Landakogunean: Ken Zazpi, Soziedad Alkoholika, KOP, ETS, Txapelpunk, Hesian, Etsaiak, Vendetta, Pixontxis, Ze esatek!, McOnak eta Garilak 26.
Pixontxis elorriarra izango da jaialdian parte hartuko dute Durangaldeko musika talde bakarra. Gogoz astinduz izenburuko diskoa kaleratu zuen laukote elorriarrak 2014an, eta lan horretako kantak joko dituzte, besteak beste, 40 Minutu Rock jaialdiaren barruan.