Aurten espazio berri bat egon da azokan, Plateruenak hartu duen Film Berdea gunea hain zuzen ere. Antolatzaileen esanetan, "estreinaldi itxaropentsua" izan da. Oro har, azokako ekintzetan, 1.000 lagun inguruk parte hartu dutela esan dute.
Lortutako datuek gorako joera bat erakutsi arren, autokritika ere egin dute antolatzaileek: "Hainbat hobekuntzen beharra ikusi dugu, eta datorren ediziorako, bisitari zein erakusleentzako azoka hobea lortzeko helburuarekin lan egingo dugu"