Berdeago azoka hasi da, Film Berdea gunea nobedade duelarik

Anboto 2016ko ots. 19a, 14:05

Domekara bitartean, ingurumen jasangarritasunaren inguruko topagune izango da Landako Gunea. Erakusketaz gainera, berbaldiak, tailerrak eta pelikulak ikusi ahalko dira.

Plateruenak Film Berdea gunea hartuko du bere baitan, eta gaur eta domekan zenbait film proiektatuko dituzte bertan. Gaur, esaterako, nazioartean saritutako Bikes vs Cars emango dute, 22:00etatik aurrera. Domekan, ostera, Frackingaren inguruko Promised Land pelikula egongo da aukeran, Matt Damon protagonista duela. Egitarau guztia, Berdeago azokaren webgunean.

Gaur inauguratu dute azoka, eta bertan egon dira besteak beste, Aitziber Irigoras alkatea, Josu Madariaga Ingurumen sailburuordea, edota Xabier Arana Aldundiaren izenean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!