Atletismo klubek mendi lasterketak albo batera izan dituzten arren, gauzak aldatu egin dira. IAAF (Munduko Atletismo Federazioa) izango da orain mendi lasterketak kudeatuko dituen federazioa. Beraz, Espainiako selekzioarekin aritzeko, federaturik egon beharko dira mendi lasterkariak, hau da, atletismo kluben baten lizentzia izan. Hori dela eta, Oihana Kortazar Durango Kirol Taldearekin arituko da 2016 urtean. Patagonian ospatu berri den El Cruce Columbia lasterketa irabazi berri du Kortazarrek, bigarren sailkatuari 21 minutuko tartea sartuz.