Zerbitzu aldaketa gaurtik aurrera ezarri dute udalean. Kutxazainaren bidez, herritarren tramiteak azkartzea da helburua. "Kutxazainak, udalaren eta herritarraren arteko zerbitzua hobetzea eta Durangoko auzotarren arreta eta udal-baliabideak optimizatzea ditu helburu", esan dute udal ordezkariek.
Herritarren Arretarako Zerbitzuaren inguruan eztabaida egon da azken hileotan udalean, EH Bilduk eta Herriaren Eskubideak irisgarritasun akatsak daudela salatu izan dutelako. Kutxazaina ere altuegia izatea kritikatu izan dute.