Maria Bazanek brontzea irabazi du Euskadiko txapelketan

Anboto 2016ko ots. 9a, 12:06

Epaileen “akats” batek finaletik kanpora utzi zuen Durango Judo Taldeko judolari gaztea.

Euskadiko txapelketako gazte mailan brontzezko domina irabazi du Durango Judo Taldeko Maria Bazanek. Oso emaitza ona da, baina “epaileen akats batek” finaletik kanpora utzi zuen Durango Judo Taldeko kideen esanetan. Edozelan ere, brontzezko domina “merezitako saria da egiten ari den lana handiagatik”.

Eneko Diez ere maila onean aritu zen. Gazte mailan arerioek baino esperientzia gutxiago izan arren —azken urteko kadetea da— brontzezko dominarako borrokan ibili zen.

Epaile lanetan trebakuntza

Bestalde, epaileen lana gazte-gaztetatik ezagutu dezaten, Bizkaiko Judo Federazioak judolari gaztetxoentzako tailerrak antolatzen hasi da. Gaztetxoak apurka judoko arauetan trebatzea eta epaileen lana balorean jartzea ditu helburu ekimenak. Bide horretan, Durango Judo Taldeko 13 urtez azpikoek Etxebarrin izandako jardunaldi batzuetan parte hartu zuten domekan. Judo saio horietan judolari gaztetxoek egin zituzten epaile lanak.

Durango Judo Taldeko kadete eta kimuak Etxebarrin:

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!