Durangoko judolari gazteak herri kiroletan ere trebeak dira

Anboto 2016ko ots. 1a, 17:00

Bizkaian herri kiroletan dabiltzan gaztetxoek askotariko erakustaldiak egin zituzten atzo Landako Gunean. Parte-hartzaileen artean Durango Judo Taldekoak izan ziren.

Durangoko judolari gazteak herri kiroletan ere trebeak dira. Horixe erakutsi zuten atzo Landako Gunean ospatutako jardunaldian Durango Judo Taldeko benjamin eta kimuek. Herri kiroletan judoan hobetzeko osagaiak aurkitzen dituztela dio Iñaki Salas entrenatzailea: “Indarra hobetzeko aukera eskaintzen du, oratzeak lantzeko ere baligarria da, baita trakzioa ere… Ezeren gainetik taldean lortzen dugun kohesioa baloratzen dugu. Dibertitu egiten dira eta gogotsu lehiatzen dute. Eta gure kirol propioei eustearen garrantzia transmititzen diegu”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!