Bizkaiko Belen artistiko onenaren saria jaso du Ibañezek

Anboto 2016ko ots. 1a, 10:33
Ibañezen erraina, erdian, saria eskuan duela.

Andra Mariko elizpean oinarritutako maketa bategaz lortu du saria Luis Ibañez durangarrak.

Sari banaketa ekitaldia atzo egin zuten Bilbon, eta Ibañezen erraina joan zen bertara, egilea oporretan dagoelako. Saritutako maketa, Andra Mariko okindegi baten dago ikusgai, erakuslehioan.

Ibañezek, gainera, urtero Belena ipintzen du ikusgai lokal baten, eta dohaintzekin batutako dirua kausa solidarioetara bideratzen du. Aurten, adibidez, Minbiziaren aurkako elkarteari eman dio dirua.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!