Mugarra Triatloi Taldeak antolatutako herri krosak laugarren aldia egin zuen atzo. Herritarrengan errotzen ari den lasterketa dela erakusten du parte-hartze handiak: 400 lagun aritu ziren korrika Durangoko kaleetan.
Gehienek, 350 bat korrikalarik, 10 kilometroko krosean parte hartu zuten. Gizonetan, aurreneko hiru sailkatuak zazpi segundoren barruan helmugaratu ziren. Gotzon Solaegi izan zen azkarrena, Kristian Quintans eta Iñaki Pujana orpoz orpo zituela. Emakumeetan Janire Arribalzaga, Beronika Noya eta Sandra Martinezek osatu zuten podiuma.
Bost kilometroko proban Asier Aranburu eta Lide Azkue nagusitu ziren.
SAILKAPENA (10 KM gizonak)
1- Gotzon Solaegi............... 32.52
2- Kristian Quintans............ 32.57
3- Iñaki Pujana................... 32.59
SAILKAPENA (10 KM emakumeak)
1- Janire Arribalzaga............... 41.52
2- Beronika Noya.................... 42.27
3- Sandra Martinez.................. 42.53
SAILKAPENA (5 KM gizonak)
1- Asier Aranburu............... 16.43
2- Jesus Rendo.................. 16.57
3- Angel Hilario.................. 17.05
SAILKAPENA (5 KM emakumeak)
1- Lide Azkue................... 20.08
2- Susana Lagartos.......... 21.51
3- Saadia El Karfi............. 22.01