Gimnasia erritmiko txapelketa egingo dute zapatuan, Landakon

Anboto 2016ko urt. 25a, 09:00

Datorren urtarrilaren 30an zapatua Bizkaiko “b” mailako eskolarteko txapelketaren lehen fasea jokatuko da Durangon. Bertan 8 eta 16 urte bitarteko gazteak ariko dira lehian, denak bakarkako modalitatean.  Ekitaldia Landako kiroldegian izango da goizeko 10:00tatik iluntzeko 20:00tara. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!