Esprinterako dituen dohaiak azpimarratu dituzte taldeko arduradunek; batez ere, taldetxoetako amaieretan aprobetxatu dezake azken metroetarako duen ahalmena. Bere dohaiak erabiliz joan zen denboraldian Fontiveros-en (Avila) etapa garaipena lortu zuen eta Espainiako Kopako lider kokatu zen.
Pistan ere hainbat garaipen eta domina lortu ditu. 2015ean gazte mailako Espainiako Txapelketan urre bi lortu zituen keirinean eta taldekako jazarpenean eta zilarra scratchean. Horrez gainera, elite mailako taldekako jazarpenean zilarra jantzi zuen balearretako selekzioarekin. “Oso pozik nago eman didaten aukera honengatik”, adierazi du Lópezek: “Aukera hau aprobetxatzen saiatuko naiz eta daukadan dena emango dut. Nahiz eta lehen urtekoa naizen ni baino nagusiagoak direnengandik ikasteko, talde lana egiteko eta dena emateko gogoz nago”. Azken fitxaketa honekin Bizkaia-Durangok 16 txirrindulari ditu denboraldiari aurre egiteko.