Jon Munitxa ziklo-kroseko Euskadiko Txapelketan garaile

Anboto 2015ko abe. 28a, 12:34

Jon Munitxa Eiser Inforlur taldeko txirrindulariak 23 urte azpiko ziklo-kroseko Euskadiko Txapelketa irabazi zuen atzo Legazpin. Duranguesa Txirrindulari elkarteko txirrindulariak 57 segunduko aldea atara zion bigarren sailkatu zen Alex Aranbururi, eta minutu bat eta 54 segundu Aitor Agirre hirugarren sailkatuari. Taldeko kideek diotenez, "honenbestez esperantza askokin abiatuko da Espainiako Txapelketara urtarrilaren hasieran".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!