Jon Munitxa Eiser Inforlur taldeko txirrindulariak 23 urte azpiko ziklo-kroseko Euskadiko Txapelketa irabazi zuen atzo Legazpin. Duranguesa Txirrindulari elkarteko txirrindulariak 57 segunduko aldea atara zion bigarren sailkatu zen Alex Aranbururi, eta minutu bat eta 54 segundu Aitor Agirre hirugarren sailkatuari. Taldeko kideek diotenez, "honenbestez esperantza askokin abiatuko da Espainiako Txapelketara urtarrilaren hasieran".