Gabonetako pilota txapelketa Durangon

Anboto 2015ko abe. 28a, 11:48

Durangoko Pilota eskolak, gabonetako pilota txapelketa antolatuko du. VI. edizio honetan eskolarteko lau mailatako pilotariek parte hartuko dute: umetxoak B (8-9 urte), umetxoak A (8-9 urte), umeak B (10-11), umeak A (10-11). Bertan parte hartuko duten pilotariak inguruko pilota eskoletan aritzen diren umeak izango direla azaldu dute antolatzaileek, "batik bat, Iurreta, Markina, Zornotza eta Durangokoak". 

Txapelketa Ezkurdi pilotalekuan ikusgai izango da, abenduak 29an, 30ean eta finalak uUrtarrilaren 2an. Partida guztiak 18:30ean hasiko dira. Antoltzaileek aurreikusi dutenez, "urtean zehar pilotariak ematen ari diren maila ikusita oso txapelketa orekatua eta lehiakorra espero dugu, faborito garbirik izan gabe".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!