Urtea bertso artean amaitzeko gonbidapen bikoitza Plateruenetik

Anboto 2015ko abe. 26a, 11:00

Unai Iturriaga bertsolari durangarrak emandako gaien inguruan lau bertsolariren jarduna entzunaz gozatzeko aukera eskainiko dute Plateruena Kafe Antzokiak eta Berbaro elkarteak, abenduaren 30ean.

Onintza Enbeita, Maialen Lujanbio, Beñat Gaztelumendi eta Amets Arzallus bertsolariek kantatuko dute aurten, Durangoko Urteko Azken Bertso Saioan, eta sarrerak Plateruenean bertan zein Berbaro elkartearen bulegoan eskuratu daitezke: 5 euroan Berbaroko kide izanik, eta 8 euroan, bestela.

Bertsolaritzari lotuta, beste hitzordu bat ere badakar Plateruena Kafe Antzokiko urte amaierako programazioak. Abenduaren 29an, 19:00etan, Xalbador, izana eta izena dokumentala emango dute Plateruenean, eta solasaldirako aukera ere luzatuko dute. Eneko Dorronsoro dokumentalaren zuzendaria eta Xabier Amuriza gonbidatu dituzte solasaldira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!