Andreina Rivera, Bizkaia-Durango taldeko fitxaketa berria

Anboto 2015ko abe. 22a, 16:00

Andreina Rivera txirrindulari kolonbiarra (1994) izango da 2016ko Bizkaia-Durangoko hamaikagarren taldekidea, ITAU-Shimano taldetik datorrena.

Riverak aurtengoa bere bigarren denboraldia izango du UCI mailako talde batean. Sincelejon jaiotako txirrindulariak, denboraldi ona egin du 2015ean, emaitza onak lortuz Ameriketan. Horren adibide da, Kaliforniako  Amgen Tourrean gazte mailako sailkapenean lortutako hirugarren postua. Gainera, irailean, Europako lasterketetan, Tour l’Ardèche eta Espainiako Itzuliak antolatutako Madrileko Challengean parte hartu zuen eta bigarrenean onenen artean bukatzea lortu zuen.

Pozik agertu da Rivera: "Oso pozik eta itxaropentsu nago Bizkaia-Durangorekin hasiko dudan denboraldi berriari begira, lasterketa guztietan dudan dena ematea da nire asmoa".


Lekuona eta Lanz, Oñatin garaile
Bestalde, Bizkaia-Durango taldeko Lierni Lekuona eta Paula Sanz itzel ibili dira Oñatiko ziklo-krosean. Lekuona izan zen garaile, eta Sanz bigarren sartu zen helmugan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!