Duranguesak 23 urtez azpiko talde berria sortu du

Anboto

Unai Uribarrik zazpi txirrindulari izango ditu bere aginduetara.

Junior mailako txirrindulariei aukera berriak zabaltzeko helburuagaz eratu dute. Unai Uribarri izango da zuzendaria.

Harrobiko txirrindularitza indartzeko asmoz, 23 urtez azpiko talde berria sortu du Duranguesa txirrindulari elkarteak.Beste Alde La Tostadora junior taldean dabiltzan ziklistei gorantz egiteko aukerak areagotu gura dizkiete. Taldea Eiser Inforlur deituko da eta eskualde mailan horrelako proiektu bakarra dela azpimarratu dute Duranguesako kideek.

Unai Uribarri izango da taldeko zuzendaria eta zazpi txirrindulari ibiliko dira bere aginduetara: Lander Etxebarria, Jon Munitxa, Lander Lopez, Julen Solaun, Iñaki Arakistain, Aritz Oleaga eta Xabier Gutierrez. Denboraldian zehar, batez ere, euskal egutegia eta Kantabriako egutegia lehiatuko dituzte. 2016ko uztail amaieran Belgikako lasterketa batzuetan parte hartzeko asmoa ere badute.

Eiser, Inforlur, Ekidom, Spiuk eta Orbea izango dituzte babesle nagusiak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!