Hoogeboom eskalatzaile “oso ona” da taldeko ordezkarien esanetan. UCI mailako hainbat lasterketetan aurreneko hamarren artean sailkatzea lortu du. Esaterako, Ronde van Heemskerk lasterketa garrantzitsua irabazia du. Herbeheretarrak “oso pozik eta gogotsu” dagoela adierazi du: “Nire betiko ametsa UCI mailako talde batean egotea eta nazioarteko lasterketak lehiatzea izan da”.
Honako hauek dira Bizkaia-Durango oraingoz osatzen duten hamar txirrindulariak: Lourdes Oyarbide, Lierni Lekuona, Paula Lanz, Mavi García, Coral Casado eta Elisabet Escursell eta Irati Idirin, Naia Leonet eta Kim Le Court eta Roos Hoogeboom.