2015/12/16 20:00

#365ipuin lehiaketako sari banaketa ekitaldia

#365ipuin lehiaketako sari banaketa ekitaldia
Plateruena kultur aterpea, Durango

Berbaro Taldeak ipuin laburren bigarren lehiaketa antolatu du. Guztira 400 ipuin inguru jaso dira lehiaketan, eta Plateruenean ipuin onenen egileek sariak jasoko dituzte, Durangaldeko sortzaileen eskutik.

Sormenak leku berezia izango du sari banaketa ekitaldian. Izan ere, epaimahaia osatu dute Irati Eguren ilustratzaile durangarrak, Arkaitz Callado Itsua musikari durangarrak eta Lehior Elorriaga argazkilari zaldibartarrak. Sariak nork jasoko dituen erabakitzeaz gain, ipuin laburrekin sormen lan bat egin dute hiru sortzaileek.

Hizkuntza: Euskara
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!