Judoka gazteak onenen artean izateko borrokan

Anboto 2015ko abe. 14a, 11:40

Kadete mailako judokak.

Durango Judo Klubeko Mikel Carretas eta Daniel Grigore  kadeteak brontzezko domina banarekin itzuli dira oraintsu Zaragozan jokatu den Aragoiko Kopatik.

Datozen asteetan, Euskadiko txapelketaren barruko hainbat proba  (Iruñea, Hondarribia…)  lehiatuko dituzte klubeko gazteek, eta Zaragozakoak horietarako prestaketa moduan balio izan zien. Zaragozara joan ziren klubeko judoka denak Bizkaiko selekzioarekin ibili dira aurten. Datozen asteetako probak erabakigarriak izango dira Espainiakora sailkatu ahal izateko.

Bestalde, Eider Vivancok eta Maria Bazanek brontzezko dominak irabazi dituzte Hernanin jokatu den nagusien mailako Euskadiko txapelketan. Judoka biek junior mailako lehen urteko adina dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!