Valladolideko taldeak etxetik kanpora jokatu dituen hiru partiduak galdu ditu orain arte. Nissan Gaursa, aldiz, gero eta hobeto dabil etxean. Esaterako, etxeko azken norgehiagokan lider kokatuta zetorren Zarautz taldea menderatzea lortu zuen.
Durango Nissan Gaursa errugbi taldeak Valladolideko El Salvadorren bisita jasoko du bihar, 16:30ean, Arripausuetan. Oskar Astarloak gidatzen duen taldea sailkapenaren erdian eta goranzko joerarekin dago Ohorezko B Mailan. Horregatik, bihar, irabazteko partidua du azken postuetatik gertu dagoen El Salvadorren aurka.