Uda films talde gaztearen Jorrai lanak irabazi du lehen saria, "ikuspegi original eta ikus-entzunezko tratamendu azpimarragarri batekin gogorazten digulako euskara eta euskal kultura landu eta zaindu behar direla".
Bigarren saria, Sant Antonitarrak taldearen Irudien aroak filmak irabazi du. Epailehen berbetan, "irudiaren eta denboraren artean egiten duen jokoagatik".
Hirugarren saria -Tokikom saria- eta publikoaren saria LPM eta lagunak Oñatiko taldearen Kameratoia lanak lortu zituen. Sariaren emateko arrazoietan, "umorea ere euskararen parte dela erakustea" azaldu dute epaimahaiko kideek.