50. Durangoko Azoka

Gerra Zibileko maitasun debakatua, 'Eskutitzak' obran, gaur, Szenatokian

Anboto 2015ko abe. 7a, 11:02

'Eskutitzak' antzezlaneko momentu bat.

Szenatokiko eskaintza zabalaren baitan, Gerra Zibileko maitasun debekatu baten istorioa kontatzen duen Eskutitzak antzezlana ikusteko aukera egongo da gaur, abenduaren 7an, 20:00etan, San Agustin kulturgunean.

1936an kokatzen da antzezlana, eta maitasun istorio debekatu bat kontatzen du: frankista aberats baten alaba ondoko herriko postari gorriaren semearekin maitemintzen da, eta zailtasunez betetako bideari ekiten diote.

Itziar Elias aktore eta sortzaileak etxean aurkitu zituen bere aitita-amamen idatzitako gutunak dira obraren abiapuntua. Oinarriko istorioa erreala da, baina fikziotik ere asko du antzezlanak. Aitita-amamen gutunetan agertzen zen informaziotik abiatuta, sormen lana egin dute, bien arteko amodio istorio konplikatua kontatzeko. Obra osatzeko, askotariko artxiboak ere arakatu dituzte dokumentazio gehiagoren bila. Eliasekin batera Izaskun Arandia ere ibili da sormen lanean. Eliasek aktore lanak ere egingo ditu, besteak beste, Olatz Beobide eta Josean Bengoetxeagaz batera.

Oholtzako zuzeneko eszenez gain, protagonistari gertatu ez arren istorioaren garapenareko garrantzitsuak diren pasarteak pantaila baten proiektatuko dituzte, aurrez grabatutako irudiekin.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!