Dendetatik, etxeetatik edo eskoletatik kalera aulki mordoa kaleratu zituzten atzo durangarrek. GUKA euskalgintzako bilguneak egindako deiari erantzun, eta Andra Mariko elizpean aulkien joko kooperatiboan parte hartu zuten hainbat herritarrek. Izan ere, zertarako aulkiak, erabiltzen ez baditugu?