Euskarak 365 Egun

Munduari gure aulkietatik begiratu gura diogulako

Erabiltzailearen aurpegia

Durangoko kale bazterretan aulkiak ikusiko dituzue gaurko egunez. Pertsonok egiten ditugu aulkiak erabilgarri. Hizkuntzen antzera: zertarako balio dute aulki bakarti eta hutsek, ez badira erabiltzen? Aulkiak elkarbanatu eta trukatu ditzakegu; beste aulki batzuetan ere jar gaitezke, baina guk gure aulkietatik begiratu gura diogu munduari. Aulkiekin eta euskararekin jolas egiteko gonbita egiten dugu gaur. Atera aulkiak eskoletatik, dendetatik, etxetik, tabernetatik kalera! Hainbat merkatarik egin dute bat gure ekimenarekin. Eskerrik asko!

18:00etan, Andra Mariko elizpean, talde argazkia egingo dugu. 18:30ean aulkien jolas erraldoia egingo dugu, eta 19:00etan kantu-poteoa hasiko da. Animatu eta hurreratu zaitez!

Erlazionatuak

Zertarako aulkiak, pentsatzeko, entzuteko, erabiltzeko ez badira?

Erabiltzailearen aurpegia Durango

Egunero-egunero behar ditugu aulkiak, erabiltzen ditugu aulkiak. Aulkiak baliatzen ditugu lanean, aulkiak ikasteko, aulkiak jolasteko. Aulkiak emat...
Durangaldeko albiste garrantzitsuak edo azken ordukoak whatsapp bitartez jaso gura dituzu? Bidali ALTA 688 635 041 telefono zenbakira.